PEPEMOBILE SL. Madrilgo Merkataritza Erregistroa, 24.019 liburukia, 0 liburua, 108 folioa, 8. atala, M-431409 orria, 10. Inskripzioa. IFKa: B-85033470

  1. ERABILTZAILEEN PRIBATUTASUN-POLITIKA

    Igo

    DATUEN BABESA

    PEPEPHONEren zerbitzuak emateak berekin dakar bezeroaren datu pertsonalak tratatzea. Datu horiek baldintza orokor hauen eta pribatutasun-politikan aurreikusitakoaren arabera tratatuko dira.

    1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    PEPEMOBILE SL (“PEPEPHONE”. IFKa: B-85033470. Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) sozietatea da tratamenduaren arduraduna. Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@masmovil.com helbidera.

    2. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?

    10.2.1 Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak kontratatzeko eta emateko erabiltzen ditugun datuak helburu hauetarako erabiliko ditugu:

    a) Kontratu-harremana kudeatzeko

    Helburu honetan sartzen dira kontratuaren kudeaketa, fakturazioa edo kargatzea eta gure sailetako edozeinekin duzun interakzioaren kudeaketa (bezeroarentzako arreta-zerbitzua, zerbitzu teknikoa edo erreklamazioak, kontratazioko aldaketak edo gorabeherak artatzeko kalitate-zerbitzua). Era berean, barne hartzen ditu Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean kontratu-harremanari buruz aurreikusitako informazio-betebeharrak. Bezeroari bere eremu pribatura sartzeko aukera emateko ere tratatuko ditugu haren datuak. Webgunearen edo aplikazioaren bidez sar daiteke eremu horretan, eta bezeroak handik kudea ditzake bere tarifak, baita fakturak ikusi eta kontsumoa kontsultatu ere.

    Helburu horretarako erabil ditzakegun datuak kontratu-harremanarekin berarekin lotutakoak dira, hau da, identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, tarifei buruzkoak, kontratatutako zerbitzuenak, zerbitzuen kontsumoak eta erabilera, zerbitzuaren kalitatea, fakturazio- eta ordainketa-datuak, ordaintzeko bitartekoak, kargatzeak eta igorritako fakturak barne.

    Kontratu-harremana gauzatzea da datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria, eta kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean gordeko dira datuok; ordutik aurrera, blokeatuta edukiko ditugu, eta agintaritza polizialek eta judizialek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta ardurak iraungi arte. Oro har, bost urtekoa izaten da epe hori, Kontratua amaitzen denetik, salbu eta ez badago erreklamazio administratibo edo judizialik; halakorik sortuko balitz, prozedura amaitu arte gordeko lirateke datuak.

    b) Telekomunikazio-zerbitzuak ematea.

    Helburu honen barruan sartzen dira telekomunikazio-zerbitzua emateko beharrezkoak diren eta zerbitzua emateari berez dagozkion hainbat jarduera, hala nola hauek:  Komunikazioa komunikazio elektronikoen sare baten bitartez bideratzea, deia ezartzea eta desbideratzea (interkonexioa ere sartuta);  Internetera sartzeko zerbitzuaren hornidura, kontratatutako zerbitzuetako bat baldin bada.  Trafikoko eta interkonexioko datuak erregistratzea eta erabiltzea, fakturazioa egin ahal izateko edo, aurrez ordaintzeko txartelen kasuan, txarteleko saldotik deskontatu ahal izateko; bai eta ez-ordaintzeak gertatzen direnean judizioz kanpoko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala egin ahal izateko ere.  Gorabehera teknikoak atzeman, kudeatu eta konpontzea eta erreklamazioak ebaztea.

    Helburu horrekin tratatzen diren datuen kategorietan sartzen dira harremanetarako datuak, gailuak identifikatzeko datuak, IPa, eta trafikoari eta nabigazioari buruzko datuak, trafikoari lotutako kokapen-datuak barne. Datu horiek zerbitzua emateko, sareak eta interkonexioak kudeatzeko eta gorabeherak atzeman, kudeatu eta konpontzeko beharrezkoak diren neurrian tratatuko dira.

    Beste operadore batetik edo beste operadore batera aldatzea eskatuz gero, gainera, jakinarazten dizugu zure identifikazio-datuak tratatu ahal izango direla. Kasu horretan, beharrezkoa izango da operadore emaileak hartzaileari datu horiek ematea, eragiketa hori egiteko. Operadoreen artean trukatutako datuak gai horretan eskumena duten administrazio publikoek onetsitako eramangarritasun-zehaztapen teknikoetan une bakoitzean aurreikusitakoak izango dira.

    Datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza, eta eramangarritasunaren kasuan, kontratua sinatu aurreko neurriak hartzean. Kontratua indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, baldin eta erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira. Gainera, trafikoari eta lokalizazioari buruzko zenbait datu ere gorde egingo dira, komunikazio elektronikoei eta komunikazio-sare publikoei buruzko datuen kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera aurreikusitako epeetan.

    Kaudimena egiaztatzea

    Jakinarazten dizugu ezen, kontratatu aurretik, kreditu-informazioko sistema komunetan (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Experian edo Equifax) kontsultatuko dugula zure kaudimena, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aurreikusitakoaren arabera. Zure kontratazio-eskaeraren azterketako esparruan, beste elementu bat da hori, eta, horrekin batera, beste aldagai batzuk ere hartuko ditugu kontuan, hala nola sektorea, ea zorrik duzun gure taldeko beste enpresaren batekin edo iruzur-arriskua. Analisia negatiboa bada, gerta daiteke zure kontratazio-eskaera atzera botatzea, eta zuk, gero, zure kasua eskuz azter dadin eskatzeko eskubidea izango duzu.

    PEPEPHONE k kontratazio berriaren bideragarritasuna ebaluatzeko eta ez ordaintzeko arriskua murrizteko duen interes legitimoaren arabera egiten dugu datuen tratamendu hori. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    Analisiaren emaitza (gai/ez gai gisa gordea), hiru hilabetez gordeko da, analisia egin zen egunetik zenbatzen hasita.

    Zorraren ez-ordaintzearen datuak kaudimenari buruzko fitxategi komunetara jakinaraztea

    Zure betebehar ekonomikoei garaiz erantzun ezean eta horren ondoriozko zorra egiazkoa, mugaeguneratua eta galdagarria bada, indarrean den legeriaren babesean PEPEPHONEri dagokion interes legitimoa oinarri harturik, zure identifikazio-datuak eta ordaintzeko dagoen zorrari buruzko datuak kreditu-informazioko sistema komunen ardura duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Equifax, gertaera judizialen fitxategia, etab.), indarrean diren kreditu-informazioko sistemei buruzko xedapenekin bat etorriz. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    c) Informazioa egiaztatzea

    Kontratazioaren esparruan ematen dituzun datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izango du PEPEPHONEk, iruzurra eta identitate-ordezteak saihesteko. Horretarako, informazio hau tratatu ahal izango dugu: identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, gailuaren datuak, datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (ordainketa-datuak), saltokiari buruzko informazioa edo kontratazioari, trafikoari edo nabigazioari buruzkoa. Halaber, emandako informazioa egiaztatu ahal izango dugu kontsultak eginez, hala nola Zerga Administrazioko Estatu Agentziari edo banketxeei.

    Tratamendu horretarako, bere Bezeroa eta konpainia bera kontratazioko iruzurretik babestea da PEPEPHONEren legitimazio-oinarria. Alde horretatik, egin beharreko egiaztapenetarako ezinbestean behar diren datuak soilik tratatuko ditu PEPEPHONEk, eta iruzurra eragozteko beharrezkoa denean soilik.

    Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    d) Iruzurra prebenitzea

    Jakinarazten dizugu PEPEPHONE Hunter sistemaraHunter sistemara atxikia dagoela. Xfera Móvilesek, sistema horrekin dituen konpromisoak betez, IRUZURRAREN AURKAKO ENPRESEN ESPAINIAKO ELKARTEAren titulartasunekoa den fitxategi batean sartuko ditu bere bezeroen datuak.

    Datuak konparatu egingo dira eskaeretan iruzurra prebenitzeko Hunter Sisteman agertzen diren telefonia-zerbitzuen eskaeren gaineko beste datu batzuekin, soilik zerbitzua onartzeko prozesuaren barruan iruzurra izan daitekeen informaziorik dagoen detektatzeko. Datu oker, irregular edo osatugabeak atzematen badira, zure eskabidea zehatzago aztertuko da; datu horiek halakotzat sartuko dira fitxategian, eta lehen aipatutako helburuetarako kontsultatu ahal izango dituzte Hunter Sistemari atxikitako entitateek eta honako sektore hauetakoek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa-baliabideak, telekomunikazioak, rentinga, aseguratzaileak, zorren erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornikuntza, aldian behingo fakturazioa eta ordainketa geroratua.

    Hunter Sistemari atxikitako erakundeen zerrenda Iruzurraren aurkako Enpresen Espainiako Elkartearen webgunean egongo da eskuragarri: www.asociacioncontraelfraude.org .

    Zure datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, datuen tratamenduari aurka egiteko, datuen eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakezu Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako Elkartearen aurrean, helbide honetara idatziz: 2054 posta-kutxa, 28002, MADRIL. Eskabide bat izenpetuta bidali beharko da helbide horretara, identifikazio-agiriaren fotokopia batekin batera.

    PEPEPHONEk sistema horri datuak helarazteko garaian, PEPEPHONEk eta bezeroak iruzurra eragozteko duten interes legitimoa hartzen da kontuan. Alde horretatik, iruzurra eragozteko beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko PEPEPHONEk.

    Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    e) Tarifarik onenei buruzko informazioas

    Gure printzipioei jarraituz, PEPEPHONEk ez ditu bezeroen datuak tratatuko dei komertzialak egiteko, eta ez dizugu komunikazio elektronikorik bidaliko helburu komertzialekin. Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 67.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, behartuta gaude gure bezeroei gure tarifarik onenei buruzko informazioa ematera urtean behin gutxienez. Horretarako, gure ohiko komunikazio-bideak erabiliko ditugu, posta elektronikoa barne.

    Jakinarazpen hori Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako legezko betebeharraren arabera egingo da. Betebehar horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    Zure datuak helburu horrekin tratatuko ditugu PEPEPHONEren bezeroa zaren bitartean.

    f) Ahalmena duten eragileekiko lankidetza

    Jakinarazten dizugu ezen, indarrean dagoen legeriaren arabera, zure telekomunikazio-zerbitzuari buruzko zenbait datu gordetzeko eta honako hauei jakinarazteko betebeharra dugula: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, beren funtzioak bete behar dituzten epaitegi eta auzitegiak, Ministerio Fiskala eta arlo horretan eskumena duten beste agintari batzuk. Helburu horrekin tratatuko diren datu-kategoriak identifikazio-, harreman- eta trafiko-datuak izango dira, PEPEPHONErekin duzun kontratu-harremanaren barruan edo gure zerbitzuak ematean bildutakoak edo sortutakoak. Horrez gain, gure zerbitzuaren bidez egindako komunikazioei buruzko informazioa ere tratatuko da, hala nola egindako eta jasotako deiei buruzko informazioa, IP helbideak edo kokapen-datuak. Tratamendu honen legitimazio-oinarria legezko betebeharrak betetzea da. Xede horrekin tratatutako datuak linea aktibo dagoen bitartean tratatuko dira, eta, ondoren, legez aurreikusitako epean; gaur egun, urtebetekoa da epe hori.

    g) Abonatuak kudeatzeko sistema

    CNMCren 1/2013 eta 5/2014 zirkularretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ezen, telekomunikazio-operadore garen aldetik, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak, kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioa eta, batzuetan, kokapenari buruzkoa jakinarazi behar dizkiogula CNMCren Abonatuen Datuak Kudeatzeko Sistemari, legezko betebehar baten arabera. Adibidez, betebehar hori dela eta, informazioa ematen diegu larrialdi-zerbitzuei.

    Sistema honen bidez eta aipatutako zirkularren arabera arautzen dira abonatuen gidak eta kontsulta-zerbitzuak ere. Abonatuaren datuak abonatuen gidetan edo kontsulta-zerbitzuetan agertzeko eta datu horiek merkataritzarako edo publizitaterako erabiltzeko, interesdunaren adostasuna beharko da. Interesatuak abonatuen gidetan agertzea eska dezake, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez.

    2.2 Jakinarazten dizugu ezen PEPEPHONEk, bere zerbitzuak hobetzeko eta bezero-zorroa fidelizatzeko interes legitimoan oinarrituta, Bezeroak gurekin kontratatuak dituen zerbitzuak nola erabiltzen dituen azter dezakeela Kontratuaren indarraldian eta Kontratua bukatu eta 18 hilabeteko epean, batik bat hiru helbururekin:  Oro har bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua, eskaintza eta arreta hobetzea (esate baterako, tarifa berriak garatzea, itxarote-denborak murriztea bezero-arretan, deiak eraginkortasunez bideratzea bezero-arretako zerbitzura, etab.)  Oro har gure zerbitzuekin erlazionatutako gorabeherak, hobetzeko alderdiak eta beharrak detektatzea (esate baterako, antenekiko arazoak, estaldura- edo sare-arazoak, hornikuntza-arazoak, iruzurrezko trafiko irregularra eta gorabeheren arreta hobetzea)  Abandonu-joeraren ereduak eta beste eredu estatistiko batzuk lantzea.

    Helburu horietarako, datu seudonimizatuak eta Bezeroak bere eskura jartzen ditugun zerbitzuez egiten duen erabilerari buruzko informazioa erabiltzen dugu; halako zerbitzutzat jotzen dira telekomunikazio-zerbitzua (barne direla kontratu-harremanaren kudeaketa egokia, fakturazioa eta ordainketak eta telekomunikazio-zerbitzuaren eta sarearen kalitatea), kontsulta-zerbitzuak (besteak beste, aplikazioa eta bezeroaren arretako zerbitzua), kalitate horien zerbitzua eta gorabeherak konpontzea. Adibidez, datu hauek erabil daitezke: egindako dei-mota eta -kopurua, roamingik baden, ordutegiak, nabigazio-bolumena, trafiko handiagoa edo txikiagoa duten eremuan, fakturaren edo kargaren batez besteko zenbatekoak, gorabeherak, gorabehera-mota, bezero-arretako itxaronaldia, jasotako arreta-mota, gorabeherak konpontzeko denbora, dei hutseginen saiakerak, aplikazioa erabiltzen den edo ez, etab.

    Kasu horietan, bezeroaren datuen babeserako eskubidearen inpaktua ahalik eta txikiena izateko neurri egokiak hartuko ditu PEPEPHONEk. Adibidez, PEPEPHONEk xedea betetzeko behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko. Bezeroak uko egin diezaioke bere datuak helburu horretarako erabiltzeari; horretarako, helbide honetara idatzi behar du: dpo@masmovil.com.

    3. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

    Indarrean dagoen legeria betetzeko edo zerbitzua emateko, PEPEPHONEk nahitaez jakinarazi behar dizkie datu pertsonalak hainbat erakunde edo hirugarreni. Hona hemen xehetasun gehiago:

    JASOTZAILEADATU-KATEGORIAKLEGITIMAZIO-OINARRIA
    Beste operadore batzukIdentifikazio-, kontaktu- eta trafiko-datuakKontratu-harremanaren garapena, mantentzea eta kontrola (deiak desbideratzea, interkonexioa, eramangarritasun-prozesuen kudeaketa, STA-kudeaketa).
    Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC)Larrialdi-zerbitzuak eta ahalmena duten eragileak (hala nola segurtasun-indar eta -kidegoak) – Identifikazio-, kontaktu- eta kokapen-datuak. // Abonatu-gidak – Identifikazio- eta kontaktu-datuak // Abonatu-giden informazioa helburu komertzialetarako erabiltzea – identifikazioko eta harremanetarako datuakLegezko betebeharra // Baimena // Baimena
    Ahalmena duten eragileak (hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak)Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoak, hala nola identifikazio, kontaktu, kokapen eta trafikoko datuakLegezko betebeharra
    Administrazio publikoak, hala nola kontsumoaren arloko agintariak, Datuak Babesteko Espainiako AgentziaKasu bakoitzean eskatzen direnak. Normalean, identifikazio, kontaktu eta fakturazioko datuakLegezko betebeharra
    Ondare-kaudimenari buruzko fitxategi komunen titularrakIdentifikazio-datuak eta ordaindu gabeko zorraInteres legitimoa
    Taldeko beste enpresa batzukIdentifikazio-datuak, harremanetarako datuak, // PEPEPHONErekin kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioaBaimena. Informazio gehiago: pribatutasun-politika.

    4. Nazioarteko transferentziak

    PEPEPHONEk ez du asmorik bezeroei buruzko datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiteko, oro har; hala ere, baliteke Europako Esparru Ekonomikotik kanpo bezeroen datuak tratatu behar dituen hornitzaileren bat izatea —adibidez, zerbitzu teknikoren bat edo euskarri-zerbitzuren bat—, eta kontratua haren lehen eta bigarren helburuetan aurreikusitako baldintzetan gauzatu behar izatea. Kasu horietan, PEPEPHONEk ziurtatzen du berme egokiak dituela. Haiei buruzko informazioa dpo@masmovil.com helbidean lor daiteke. Berme horiek lortzeko, Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak sinatzen dira egoera horretan dauden hornitzaileekin, edo Arau Korporatibo lotesleak, kasuan kasu. Berme horiei buruzko kopia edo informazioa lortu nahi baduzu, dpo@masmovil.com helbidera idatz dezakezu.

    5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

    Oro har, kontrataziotik eratorritako datuak bezeroarekiko kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira. Ondoren, blokeatu egingo dira, eta polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik jarriko dira, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak iraungi arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izaten da, kontratua amaitzen denetik, baldin eta nolabaiteko erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira datuak.

    Hala ere, datuen kategoria eta helburu batzuetarako, datuak gordetzeko beste epe batzuk aplikatzen dira. “10.2 Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?” atalean zerrendatzen diren helburuetan ikus ditzakezu kontserbazio-epe guztiak.

    Nolanahi ere, kontratu-harremana bukatzean, faktura aurkaratzeko ekintzen ondorioz edo fakturen kobrantza lortzera bideratutako ekintzen ondorioz auzirik badago, auziak izapidetzen diren bitartean gorde ahal izango dira, behin betiko ebazpena ematen ez den bitartean (une horretan blokeatu egingo dira, eta, ondorioz, ezabatu), baina froga-helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

    6. Zein dira zure eskubideak?

    Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:  Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakiteko eskubidea.  Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eska dezakezu, okerrak izateagatik edo egiazkoak ez izateagatik.  Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.  Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.  Datuak ezerezteko eskubidea: Zure datuak ezerezteko eska dezakezu tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.  Datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.  Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, eskaera 10 eguneko epean prozesatuta.

    Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) helbidera edo atencion.lopd@pepephone.com helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula.

    Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean zure eskubideak gauzatzeko lagungarriak izango zaizkizun eredu batzuk dituzu.

    Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@masmovil.com.

    2022ko abuztutik daude indarrean baldintza hauek.

2022ko abuztutik daude indarrean baldintza hauek.