PEPEMOBILE SL. Madrilgo Merkataritza Erregistroa, 24.019 liburukia, 0 liburua, 108 folioa, 8. atala, M-431409 orria, 10. Inskripzioa. IFKa: B-85033470

  1. ETXEAN INTERNETERA SARTZEKO PEPEPHONEREN INTERNET EN CASA ZERBITZUA EMATEKO BALDINTZA OROKORRAK

    Igo

    1. XEDEA

    Kontratu honen bidez, PEPEMOBILE SLk (“PEPEPHONE”; IFKa: B-85033470. Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid). Banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzua (“zerbitzua” edo “zerbitzuak”) emango dio bezeroari.

    Kontratuak hogeita lau (24) hilabeteko iraupena izango du hasieran, eta automatikoki luzatuko da, epe berdinetan, hasierako indarraldia igaro ondoren, ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren 67.7 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, bezeroak eskubidea izango du epe horretan edozein unetan kontratua deuseztatzeko, Baldintza Orokor hauetako 14. klausulan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

    Internetera sartzeko zerbitzuak honako hau hartzen du barne, edozein teknologia erabiltzen dela ere: banda zabaleko Interneterako sarbidea, 24 orduko nabigazioa kontratatutako sarbide-abiaduran eta lotutako zerbitzu gehigarriak. Zerbitzuaren ezaugarri teknikoak direla-eta, abiadura hori gehieneko abiadura da, eta Pepephonek ezin du une oro bermatu bezeroak kontratatutako sarrera-abiadura.

    2. ZERBITZUAK EMATEKO BALDINTZAK

    2.1. Instalatzea eta aktibatzea.

    Zerbitzua instalatzeko eta aktibatzeko baldintzak era batekoak edo bestekoak izango dira, honen arabera: ADSL linearen edo zuntz optikoaren bidez ematen den. Une bakoitzean eskura dauden azpiegituren araberakoa izango da hori. Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez kontsulta daiteke zer estaldura-eremu dituen.

    ADSLa

    Hainbat ekintza egin behar dira ADSL linea batean zerbitzuak instalatzeko, hala nola abonatuaren begizta bereiztea edo gailuak instalatzea zein eramangarritasuna adostea, hala badagokio. Bezeroak baimena emango du, hala dagokionean, Pepephonek izendatutako pertsonak bere etxean sartzeko, zerbitzua behar bezala ematearren.

    Bezeroak adierazten du zehatz-mehatz jakinarazi zaizkiola banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzuaren ezaugarriak eta baldintzak, eta berariaz eskatzen du, hala badagokio, zerbitzua emateko, Pepephonek edo EMBOU taldeko enpresek sar dezatela haren hari-parea (“begizta” izenez ere ezaguna) sarbide erabat bereiziaren edo zeharkako sarbidearen modalitatean.

    Pepephonek zerbitzua instalatzeko beharrezkoak diren ekintza hauek egingo ditu bezeroaren etxean:  Sarearen amaiera-puntu bat instalatu (PTR).  ADSL/Wifi modem bat instalatu.  Instalatutako ekipoak konektatu, gehienez ere 1,5 metro.

    Pepephonek instalatu beharreko elementuak edo instalaziorako egin beharreko ekintzak aldatu ahal izango ditu, zerbitzuaren unean uneko beharren arabera.

    Era berean, bezeroak adierazten du izan duela Pepephonen zerbitzuen prestazio-ezaugarrien berri, eta horrek berekin dakarrela automatikoki baja ematea begizta horrekin lotutako sarbide-operadorearekin bezeroak kontratatuak dituen zerbitzu guztiei; tartean, hala badagokio, Centrex zerbitzuak, sare pribatu birtuala, jauzi-taldea, lotura-linea eta begiztarekin lotura duen beste edozein zerbitzu. Bezeroak baimena ematen dio Pepephoneri bere izenean bere pareetara sartzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egiteko, edo banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzua emateko bezeroaren linean beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko. Bezeroa eta lineen titularra bat ez badatoz, bezeroak espresuki adierazi behar du aipatutako baimena lortu duela.

    Pepephonek, hala badagokio, bezeroak adierazitako linea banatzeko prozedura hasiko du, betiere haren gainean zerbitzua behar bezala eskaini ahal izateko bermea badago. Bermerik ezean, Pepephonek pare berri bat instalatu edo eskatuko du bezeroaren etxerako. Horretarako, bezeroak berariaz baimentzen dio Pepephoneri linea berri bati alta ematea, haren izenean, bere etxean.

    Zuntz Optikoa.

    Bezeroak ez badu zerbitzua emateko behar den instalazioa, beharrezkoa da Pepephonek edo bere kontura jarduten duen beste enpresa batek jartzea bezeroaren etxean. Horretarako,Pepephoneko edo hark baimendutako kanpo-enpresa bateko teknikari bat joango da bezeroaren etxera, harekin adostutako egunean.

    Bezeroak baimena ematen die berariaz Pepephoneri eta hark izendatzen dituen teknikariei bere etxera joan daitezken, eta instalazioetarako eta ekipoetarako sarbidea izan dezaten. Baimen hori zerbitzua behar bezala emateko edo mantentzeko ekintzaren bat egin behar den kasurako da, bai eta, hala badagokio, ekipoa erretiratzeko unerako ere.

    Eraikinean zuntz optikorako sarbidea dagoen tokiaren berri eman beharko dio bezeroak teknikariari, baldin eta zuntz optikoa barruan zabalduta baldin badago.

    Pepephonek zerbitzua instalatzeko beharrezkoak diren ekintza hauek egingo ditu:  Kanpoko zuntz optikoaren linea bezeroaren eraikinaren sarera konektatu.  Kablea eraikinaren barrualdetik edo fatxadatik bezeroaren etxeraino zabaldu.  Bezeroaren etxean sare optikoaren amaiera-puntu bat instalatu.  Bezeroaren etxean ONT wifi-bideratzaile bat instalatu.  Instalatutako ekipoak konektatu, gehienez ere 1,5 metro.  Pepephonek instalatu beharreko elementuak edo instalaziorako egin beharreko ekintzak aldatu ahal izango ditu, zerbitzuaren unean uneko beharren arabera.

    Bezeroak onartzen du zerbitzuen prestazio-ezaugarrien berri eman zaiola eta zuntz optikoaren kasuan horrek ez duela esan nahi automatikoki baja emango zaienik bezeroak aldez aurretik Pepephonerekin edo beste operadore batekin kontratatuta eduki ditzakeen zerbitzu guztiei. Bezeroak eutsi ahal izango die aurretiko ADSL/Internetera sartzeko zerbitzuari, halakorik badu, eta hari lotutako zerbitzuei.

    Kasu horretan ere, bezeroari baja ematen bazaio bere aurreko ADSL/Internetera sartzeko zerbitzuan, aurreko operadorearen erantzukizuna izango da. Bezeroak baja hori nahi badu, aurreko operadorearengana jo beharko du.

    Bai ADSL zerbitzua instalatu eta aktibatzen denean, bai zuntz optikoa instalatzen denean, bezeroak adierazten du badituela zerbitzua instalatzeko eta emateko behar diren hirugarrenen baimenak eta lizentziak, eta kasu guztietan hirugarren horien aurrean erantzukizunetik salbuetsita geratzen dela Pepephone.

    Bezeroak ez badu onartzen Pepephonek egin beharreko oinarrizko instalazioa, Pepephonek eskubidea izango du kontratu hau berehala suntsiarazteko, eta, kasu guztietan, kontratua suntsiarazi arte sortutako gastuak fakturatuko dizkio bezeroari.

    Bezeroak MÁSMOVIL TALDEA osatzen duten marka edo sozietateetako baten zuntz optikoko instalazioa badu —talde horretakoa da Pepephone—, baliteke ekipoak instalatzeko beharrik ez izatea, eta, beraz, zerbitzua azkar aktibatu ahal izango da, teknikari baten esku-hartzerik gabe. Hala ere, ekipoen egoera eta funtzionamendua egiaztatu beharko ditu Pepephonek.

    Lehendik dagoen instalazioaren erabilgarritasuna egiaztatzeko, beharrezkoa da Bezeroak azken bezeroari zerbitzua ematen dioten MASMÓVIL Taldeko enpresei informazio-kontsulta egiteko baimena ematea. Enpresa horietan bezero horri buruzko daturik baden egiaztatuko da. Kontsultatutako datuak eta kontsultaren emaitza helburu horrekin bakarrik erabiliko dira. Kontsulta egiteko baimena eman ezean, ez da aplikatuko klausula honetan xedatutakoa. Gure Pribatutasun Politikan topatuko duzu datuak tratatzeko moduari buruzko informazio gehiago.

    2.2. Banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzua.

    Zerbitzua emateak bateraezintasunak ekar ditzake modem edo alarmen bidezko zerbitzuekin, telefonoguneekin, igogailu-lineekin, telelaguntza-zerbitzuekin eta, oro har, ohiko telefono-linearen bidez ematen den edozein zerbitzurekin. Hori dela eta, Pepephonek ez du bermatzen banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzua aktibatu aurretik instalatuta zeuden zerbitzu horien funtzionamendua.

    Zerbitzua ADSL bidez ematen denean, bezeroak onartzen du Pepephonek ezin duela bermatu kasu guztietan kontratatutako abiadura izango duenik; izan ere, abiadura hori murriztea ekar dezakete zentralarekiko distantziak, linearen kalitateak eta izan litezkeen interferentziek.

    Pepephonek ahalegin guztiak egingo ditu bezeroak kontratatutako ADSL zerbitzuak ahalik eta abiadura tekniko handiena izan dezan.

    Oro har, zerbitzua ADSL bidez nahiz zuntz optikoaren bidez ematen bada, kontratatutako abiadura izateko, Ethernet kable bidezko konexioa erabiliko da emandako ekipoen eta bezeroaren terminalaren artean. Bezeroak zerbitzura konektatzeko erabiltzen duen gailuaren ahalmenak abiadura hori mugatu dezake.

    Wifia edo beste konexio bitarteko batzuk erabiltzen direnean, bezeroaren gailuaren abiadura mugatu egin daiteke, konexio bitarteko horren berezko ezaugarriengatik. Wifiaren kasuan, Pepephonetik kanpoko faktoreek —hala nola bezeroaren etxebizitzaren egitura, beste wifi-sare batzuekiko interferentziak, bezeroak Internetera konektatzeko erabiltzen duen gailuaren ahalmena, kanpoko edo barruko erabilera— bezeroaren azken abiadura murriztea eragin dezakete.

    Pepephonetik kanpokoak diren eta bezeroaren abiadura murriztu dezaketen faktore horietaz gain, baliteke abiadura mugatuta egotea Pepephonek mantentze-lanak egiten dituenean edo zerbitzua eteten denean.

    Bezeroak, Zerbitzuaren Abiadura web-orrian, eskuragarri izango du, une oro, gehieneko abiadurari buruzko informazio zehatza, eta kalkulatutako beheranzko eta goranzko abiadurak ere emango zaizkio.

    2.3. Zuntz optikoz Internetera sartzeko zerbitzua.

    Interneteko zerbitzua zuntz optikoko linearen bidez emanez gero, bezeroak aurreko telefono-zerbitzua mantendu ahal izango du, halakorik badu, bai eta hari lotutako zerbitzuak ere. Kasu horretan, bezeroak bere aurreko operadoreko telefono-zerbitzuan baja ematen badu, haren erantzukizuna izango da. Bezeroak baja hori nahi badu, aurreko operadorearengana jo beharko du.

    Zerbitzua emateak bateraezintasunak ekar ditzake modem edo alarmen bidezko zerbitzuekin, telefonoguneekin, igogailu-lineekin, telelaguntza-zerbitzuekin eta, oro har, ohiko telefono-linearen bidez ematen den edozein zerbitzurekin.

    2.3.1. Internetera sartzeko zerbitzuak aktibatzea

    Bezeroak KBO hauek onartzen dituenetik gehienez ere hogeita hamar (30) egun naturaleko epean aktibatuko du Pepephonek Banda Zabaleko Interneteko Zerbitzua. Zerbitzu hori Pepephonek bezeroaren etxean instalazioa behar bezala amaitzen duen egun berean aktibatuko da, edo lehendik dagoen instalazioa egokia dela egiaztatu ondoren. Aktibazio-epe horri ‘hasierako konexioaren hornidura-denbora’ deitzen zaio, indarrean dauden eta Pepephonek derrigorrez bete behar dituen kalitate-betebeharren ondorioetarako. Pepephonek hasierako konexioa hornitzeko hartutako denbora-konpromiso hori betetzen ez badu, kalte-ordaina emango zaio bezeroari: atzeratutako egun natural bakoitzeko euro bat (1), eta gehienez ere laurogeita hamar (90) euro. Pepephoneri zerbitzua ematea eragozten dioten arrazoi teknikoak badaude, edo kablea bezeroaren etxeko konexio-punturaino fisikoki iristen ez bada, edo Pepephonek zerbitzua eman ezin badu berari ez dagozkion arrazoiengatik ‒esaterako, ezinbesteko kasuak edo bezeroari egotz dakizkiokeenak‒, bezeroak ez du inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

    Pepephonek konpromisoa hartzen du kontratatutako zerbitzuak indarrean den araudi aplikagarriak eskatzen dituen kalitate-konpromisoen arabera emateko.z

    3. ZERBITZUAREN ERABILERA

    Bezeroak konpromisoa hartzen du baldintza orokor hauek eta indarrean dagoen araudia betetzeko zerbitzua erabiltzean. Nolanahi ere, Pepephonek azken bezero gisa erabiltzeko baino ez ditu jartzen zerbitzuak bezeroaren eskura; horrenbestez, bezeroak konpromisoa hartzen du zerbitzuen ustiapen komertzialik ez egiteko, ez zuzenean, ez zeharka.

    Bezeroak konpromisoa hartzen du zerbitzua zentzuz erabiltzeko. Halaber, zerbitzua ezin izango da erabili eskatu ez diren merkataritza-komunikazioak bidaltzeko, ez eta besteren zerbitzariak blokeatzeko komunikazioak bidaltzeko ere.

    4. PREZIOA

    Kontratatutako modalitate bakoitzerako unean-unean indarrean dauden kuotak eta tarifak aplikatuko dira. Bezeroari behar bezala jakinarazi zaio zer kuota eta tarifa aplikatuko zaizkion eta zer arau aplikatzen zaizkien horiei. Kontratatutako tarifa azaltzen duen dokumentu bat eman zaio, eta kontratuaren aurreko nahitaezko informazioa jaso du. Tarifa guztiak www.pepephone.com webgunean kontsultatu ahal izango dira, bai eta telefono bidezko arretarako doako 1706 zenbakiaren bidez ere (edozein operadoretatik).

    5. FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA

    5.1. Hilero bidaliko dio Pepephonek Bezeroari Zerbitzua jasotzeagatik ordaindu beharrekoari dagokion faktura. Arrazoi teknikoengatik sortzapenaren ostean ezin bazaio bezeroari zerbitzua fakturatu, ondoren aurkeztu ahal izango du faktura hori Pepephonek. Arrazoi hori dela medio hiru hilabeteko edo gehiagoko ordainketa metatzen bada, bezeroak aukera izango du ordaindu gabeko zenbatekoen ordainketa metatutako hilabeteak adina zatitan zatitzeko.

    PEPEPHONEk berehala kobratzeko fakturatu ahal izango ditu sortutako zenbatekoak, honako kasu hauetan:  Zerbitzua bertan behera uzten edo eteten bada.  Bezeroak kontratu hau bete ez badu.  Iruzurra edo ez ordaintzeko arriskua badago.

    5.2. Bezeroak onartzen du PEPEPHONEk zerbitzuari dagozkion fakturak formatu elektronikoan (Faktura Elektronikoa) bidaltzea, indarrean dagoen legeriari jarraituz. Faktura horiek Nire Pepephone bezero-gunean (Fakturak atalean) egongo dira eskuragarri, hilez hil. Bezeroak edozein unetan baliogabetu ahal izango du baimen hori, eta fakturak paperean bidaltzeko eskatzeko eskubidea izango du. Horretarako, PEPEPHONEren helbide sozialera idatzi beharko du, eta ez du horregatik ezer ordaindu beharko.

    5.3. Bezeroak eskubidea izango du egin dituen karguengatik fakturak aurkez diezazkion PEPEPHONEk, emandako zerbitzuengatik tarifatzen diren prezioen kontzeptuak behar bezala bereizita.

    5.4. Kontratu-modalitateko hileko fakturazioak hainbanatzea onartzen du, alta- edo baja-dataren eta zerbitzua erabilgarri egon den egunen arabera. Hala, zerbitzuan alta (edo baja) hilaren lehen (edo azken) eguna ez den beste egun batean ematen denean, PEPEPHONEk hil horri dagokion kuotaren zati proportzionala fakturatuko du.

    5.5. Bezeroaren betebeharra da fakturak ordaintzea mugaegunera iristean. Bezeroak faktura ordaintzen ez badu, eta kasu zehatza aztertu ondoren, Pepephonek Bezeroari zordundu ahal izango dizkio ez ordaintzeak eragindako gastuak, baita ez-ordaintze horren ondorioak ere, ordainagiria itzultzeko gastuak eta berriz konektatzeko kostuak barne. Aplika daitezkeen karguak, halakorik izanez gero, www.pepephone.com webgunean daude. Hori guztia egin daitezkeen beste ekintza batzuei kalterik egin gabe, hala nola Bezeroaren datuak kaudimen- eta kreditu-fitxategietan sartzea. Bezeroak konpromisoa hartzen du kontratu honetan berariaz hitzartutakoa betetzeko eta emandako zerbitzua legez erabiltzeko, fede onaren printzipioen arabera. Halaber, ezingo du irabazi ekonomikorik lortu zerbitzua kontratu honetatik eratorria ez den beste zerbaitetarako erabiltzeagatik, eta ezingo du bere bezero-izaera erabili PEPEPHONEk emandako zerbitzua beste edozein helburutarako birsaltzea helburu duen jarduera enpresarial, profesional edo ekonomikorik egiteko.

    5.6. PEPEPHONEk, bezeroari jakinarazi ondoren, sortutako zenbatekoen fakturazioa eta kobrantza aurreratu ahal izango ditu, PEPEPHONEk ezarritako kreditu-muga gainditzen badu bezeroak.

    5.7. Bezeroak banku-helbideratze bidez ordainduko du faktura bakoitzaren zenbatekoa, edo, bezeroak hala eskatzen badu, banku-transferentziaren, kutxazain automatikoaren, bankuko leihatilaren edo txartelaren bidez.

    5.8. Bezeroak eskubidea du fakturazio xehatua jasotzeko. Maiatzaren 22ko 899/2009 Errege Dekretuak onartutako komunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen gutunaren 22.2 artikuluan zehazten da xehetasun-maila hori.

    5.9. Lehenengo fakturan, alta- eta aktibatze-kuotak eta, hala badagokio, instalatze eta/edo mantentze-kuotak sartuko dira, horietakoren bat egonez gero; kasu horretan, kontratazio-baldintza partikularretan jasoko dira. Abonu-kuota hilero fakturatuko da, hila bukatu eta gero, eta barne hartuko du sarearen mantentzea sarearen amaiera-punturaino (ADSLaren kasuan) edo sare optikoaren amaiera-punturaino (zuntzaren kasuan).

    6. DESKONEXIORAKO ESKUBIDEA

    6.1. Bezeroak nazioarteko deien zerbitzuetatik eta sarbide libreko tarifikazio gehigarriko zerbitzuetatik deskonektatzeko eskatu ahal izango dio Pepephoneri, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez.

    6.2. Bezeroak eskaera egin eta hurrengo 10 egunetan egingo da deskonexioa, eta bezeroari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik hamar egun horien ondoren gertatzen ez bada deskonexioa, Pepephoneren kargura izango dira deskonexioa eskatu zen zerbitzuaren ondoriozko kostuak.

    7. ZERBITZUAREN ALDI BATERAKO ETENA

    7.1. Bezeroak zordundutako zenbatekoak ordaintzen ez baditu, osorik edo partzialki, dagokion faktura aurkeztu eta hilabete (1) batetik gorako epean, zerbitzuaren prestazioa eteteko ahalmena izango du Pepephonek, bezeroari hamabost (15) egun lehenago jakinarazita. Pepephonek zordundutako zenbatekoa osorik ordaindu dela jakiten duen egunaren hurrengo lanegunean berrezarriko du zerbitzua. PEPEPHONEk eskubidea du bezeroari ordainketa benetan egin dela baliozkotzeko beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa eskatzeko.

    7.2. Pepephonek zerbitzua eten ahal izango du, halaber, kontratu honetan ezarritakoaren aurkako erabilera egiten bada edo Pepephonek 13. klausularen arabera eskatutako bermea eratzen ez bada.

    7.3. Zerbitzua eteteak ez du salbuesten bezeroa hileko kuotak ordaintzetik. Bezeroak erreklamazioa aurkeztu badu Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako Estatu Idazkaritzan, Pepephonek ez du zerbitzua etengo erreklamazioa bideratzen ari den bitartean, betiere bezeroak modu frogagarrian kontsignatzen badu zor duen zenbatekoa, eta dagokion frogagiria ematen badio Pepephoneri.

    7.4. Bezeroak, hamabost (15) egun lehenago, telefonia finkoko zerbitzua aldi baterako eteteko eskatu ahal izango du; horretarako, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan 11.1 klausulan adierazitako edozein bide erabiliz. Etenaldiak hilabete (1) iraungo du gutxienez, eta sei (6) hilabete gehienez.

    7.5. Hiru hilabete baino gehiago atzeratuz gero ordainketa, edo telefono-zerbitzua berandu ordaintzeagatik kontratua bi aldiz etenez gero,Pepephonek eskubidea izango du zerbitzua behin betiko eteteko eta kontratua bertan behera uzteko, bezeroari aldez aurretik jakinarazita.

    7.6. Pepephonek eten ahal izango ditu zerbitzuak noizbehinka, hobekuntza-lanak, konponketa-lanak, ekipamendu-aldaketak edo antzekoak egiteko. Hala ere, etenaldi horiek ahalik eta laburrenak izango dira eta, ahal dela, kontsumo txikieneko ordutegietan egingo dira.

    8. ZERBITZUA ALDI BATERAKO ETETEA

    8.1. Zerbitzua ematean, indarrean dauden arauek kalitatearen arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteko ditu Pepephonek. Zerbitzua mantentzea bermatzeko, Pepephonek 1706 telefono-zenbakia eta pepephone@pepephone.com helbide elektronikoa jartzen ditu bezeroaren eskura, gorabeherei erantzuteko.

    8.2. Banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzua eteten bada, Pepephonek zerbitzu horren hileko kuotaren zenbatekoa itzuliko dio bezeroari konpentsatzeko, etenaldiak iraun duen denboraren arabera hainbanatuta. Etenaldia sei ordutik gorakoa bada 08:00etatik 22:00etara bitartean, automatikoki ordainduko da kalte-ordaina.

    8.3. Etenaldia ezinbestean gertatzen bada, Pepephonek abonuaren kuota eta trafikoarekin zerikusirik ez duten beste kuotak automatikoki itzuliko dizkio Bezeroari, etenaldiak irauten duen denborarekin hainbanatuta.

    8.4. Horretaz gain, Pepephonek konpromisoa hartzen du honako kalitate-maila hau eskaintzeko zerbitzuan, ezinbesteko kasuetan izan ezik: zerbitzu baten etenaldiari dagokionez, 48 ordu baino gehiago ez izatea gehieneko etete-denbora fakturazio-aldi bakoitzean. Konpromiso hori betetzen ez bada, Pepephonek hileko kuotaren zenbateko bera emango dio bezeroari kalte-ordain gisa, fakturazio-aldian etenak iraun duen denboran hainbanatuta. Horretarako, zerbitzua berrezarri eta hurrengo hamar egunen barruan, bezeroak kalte-ordaina eskatu beharko dio Pepephoneko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari. Kalte-ordaina bidezkoa bada, Pepephonek hurrengo fakturan deskontua eginez ordainduko du.

    8.5. Ondorio horietarako, zerbitzuaren etenaldiaren iraupena hau da: zerbitzua aktibatu eta gero zerbitzuak erabilgarri izateari uzten dion unetik zerbitzuaren funtzionamendu normala berrezarri bitartean igaro diren denboren batura. Bi gertakari hauetatik aurrena gertatzen dena izango da kontaketaren hasiera-unea: (i) Bezeroak matxura abisua ematen duen unea, edo (ii) Pepephonek zerbitzuaren erabateko etenaldia edo etenaldi partziala eragin duen gertakaria erregistratzen duen unea.

    8.6. Aurreko konpromiso guztietako kalte-ordainen ondorioetarako, banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzuaren hileko kuota zerbitzu-multzoak kontratatzen diren kasuan zerbitzu guztiei batera ezartzen zaien hileko kuotaren % 50 izango da, baldin eta zerbitzu-sortaren kuota osoaren prezioan ez bada xehakatuta adierazten zerbitzu bakoitzari dagokion zenbatekoa (telefono-zerbitzua eta banda zabaleko Interneterako sarbidea).

    8.7. Ez da kalte-ordainik ordainduko baldin eta bezeroak kontratua larriki ez betetzeagatik eten bada zerbitzua, edo bezeroak indarrean dagoen araudiaren arabera adostasuna ebaluatu ez den terminalak edo ekipoak konektatzeagatik sarean kalteak eragitearen ondorioz eten bada.

    8.8. Sarearen segurtasun- edo osotasun-gorabeherarik edo haren zaurgarritasunik edo haren kontrako mehatxurik egonez gero, gertatutakoaren araberako neurri egokiak hartuko ditu Pepephonek, gorabehera horiek ahalik eta lasterren konpontzeko eta segurtasuna berrezartzeko.

    9. EKIPAMENDUAK

    Pepephonek ekipo hauek emango dizkio bezeroari (Ekipamendua), edo, bezeroak zerbitzua emateko behar den instalaziorik ez badu, haren etxean instalatuko ditu:  ONT / wifi-bideratzailea (zuntz optikoa edukiz gero).  ADSL/Wifi modema (ADSLa izanez gero).  Beharrezkoa izanez gero, sarearen amaiera-puntu bat (PTR), ADSL instalazioetan.  Sare optikoaren amaiera-puntu bat (PTRO), zuntzeko instalazioetan.  KBO hauetan deskribatutako mugak dituen kable-sarea.  Zerbitzuak behar bezala emateko Pepephonek bezeroari jarritako beste edozein ekipo, periferiko edo gailu.

    Pepephonek bezeroari zerbitzua eskaintzeko ematen eta instalatzen duen ekipoaren ezaugarri teknikoak alda daitezke. Izan daitezkeen aldaketen berri emango zaio bezeroari, gure webgunearen bidez eta Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez.

    Pepephonek bezeroari emandako ekipoak konfiguratuko ditu, edo konfiguratzeko jarraibideak emango dizkio hari. Bezeroak kontrakorik esaten ez badu, Pepephonek bigarren kanal independente bat sortu ahal izango du zerbitzua ematen duen ekipoan, kontratatutako zerbitzuaren kalitatean kosturik eta kalterik eragin gabe, zerbitzu gehigarriak emateko, hala nola banda zabaleko Internet hirugarrenekin partekatzeko aukera. Horrek ez du eraginik izango bezeroak banda zabaleko Internetera sartzeko zerbitzurako kontratatutako abiaduran, eta abiadura hori murriztu ere ez du egingo. Bezeroak edozein unetan desaktibatu ahal izango du partekatze hori, Pepephoneren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez. Pepephonek bezeroari utziko dio ekipoa, lagapen-/alokairu-araubidean, non eta Pepephonek ez duen berariaz kontrakorik adierazten. Bezeroa arduratuko da Ekipoa egoki erabiltzeaz eta ez manipulatzeaz.

    Pepephone arduratuko da lagatako ekipoaren mantentze-lanez, bai eta matxura izanez gero hura ordezteaz ere.

    Bezeroa behartuta dago ekipoa Pepephoneri erabilera- eta kontserbazio-egoera egokian itzultzera, hura behar bezala erabiltzeko moduan, aldez aurretik Pepephonek hala eskatzen badio, edozein unetan eta, kasu guztietan, zerbitzuari baja eman eta hilabete bateko (1) epean.

    Bezeroak ez badu ekipoa epe horretan itzultzen, kontratuaren karatulan zehaztutako zigorra aplikatuko dio Pepephonek.

    Pepephonek software edo ekipo autoinstalagarriren bat entregatzen badu, bezeroak Pepephonek emandako instalazio-jarraibideak bete beharko ditu. Pepephonek ez du inolako bermerik eskaintzen, ez espliziturik, ez inpliziturik, instalaziorako emandako laguntza-softwareei buruz, eta ez du bere gain hartzen horiek gauzatzean bezeroaren sistema informatikoan bertan (konfigurazioa, softwarea edota hardwarea) edo han biltegiratutako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan sor daitezkeen kalte edo aldaketen erantzukizuna.

    Pepephonek lagatako ekipo guztietan gertatzen diren matxurak konponduko ditu, baldin eta zerbitzua ematearekin zerikusia badute eta Pepephonek eman baditu; eta, bezeroari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik gertatu badira, haien kostua bere gain hartuko du Pepephonek.

    Bezeroak ekipoan matxuraren bat edo zerbitzuaren funtzionamendu txarren bat atzematen badu, harremanetan jarri beharko du Pepephoneren Arreta Teknikoko Zerbitzuarekin, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deituz.

    10. DATUEN BABESA

    PEPEPHONEren zerbitzuak emateak berekin dakar bezeroaren datu pertsonalak tratatzea. Datu horiek baldintza orokor hauen eta pribatutasun-politikan aurreikusitakoaren arabera tratatuko dira.

    10.1. ¿Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    PEPEMOBILE SL (“PEPEPHONE”. IFKa: B-85033470. Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid) sozietatea da tratamenduaren arduraduna. Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@masmovil.com helbidera.

    10.2. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?

    10.2.1 Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak kontratatzeko eta emateko erabiltzen ditugun datuak helburu hauetarako erabiliko ditugu:

    a) Kontratu-harremana kudeatzeko

    Helburu honetan sartzen dira kontratuaren kudeaketa, fakturazioa edo kargatzea eta gure sailetako edozeinekin duzun interakzioaren kudeaketa (bezeroarentzako arreta-zerbitzua, zerbitzu teknikoa edo erreklamazioak, kontratazioko aldaketak edo gorabeherak artatzeko kalitate-zerbitzua). Era berean, barne hartzen ditu Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean kontratu-harremanari buruz aurreikusitako informazio-betebeharrak. Bezeroari bere eremu pribatura sartzeko aukera emateko ere tratatuko ditugu haren datuak. Webgunearen edo aplikazioaren bidez sar daiteke eremu horretan, eta bezeroak handik kudea ditzake bere tarifak, baita fakturak ikusi eta kontsumoa kontsultatu ere.

    Helburu horretarako erabil ditzakegun datuak kontratu-harremanarekin berarekin lotutakoak dira, hau da, identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, tarifei buruzkoak, kontratatutako zerbitzuenak, zerbitzuen kontsumoak eta erabilera, zerbitzuaren kalitatea, fakturazio- eta ordainketa-datuak, ordaintzeko bitartekoak, kargatzeak eta igorritako fakturak barne.

    Kontratu-harremana gauzatzea da datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria, eta kontratu-harremanak indarrean dirauen bitartean gordeko dira datuok; ordutik aurrera, blokeatuta edukiko ditugu, eta agintaritza polizialek eta judizialek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte, tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta ardurak iraungi arte. Oro har, bost urtekoa izaten da epe hori, Kontratua amaitzen denetik, salbu eta ez badago erreklamazio administratibo edo judizialik; halakorik sortuko balitz, prozedura amaitu arte gordeko lirateke datuak.

    b) Telekomunikazio-zerbitzuak ematea.

    Helburu honen barruan sartzen dira telekomunikazio-zerbitzua emateko beharrezkoak diren eta zerbitzua emateari berez dagozkion hainbat jarduera, hala nola hauek:  Komunikazioa komunikazio elektronikoen sare baten bitartez bideratzea, deia ezartzea eta desbideratzea (interkonexioa ere sartuta);  Internetera sartzeko zerbitzuaren hornidura, kontratatutako zerbitzuetako bat baldin bada.  Trafikoko eta interkonexioko datuak erregistratzea eta erabiltzea, fakturazioa egin ahal izateko edo, aurrez ordaintzeko txartelen kasuan, txarteleko saldotik deskontatu ahal izateko; bai eta ez-ordaintzeak gertatzen direnean judizioz kanpoko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala egin ahal izateko ere.  Gorabehera teknikoak atzeman, kudeatu eta konpontzea eta erreklamazioak ebaztea.

    Helburu horrekin tratatzen diren datuen kategorietan sartzen dira harremanetarako datuak, gailuak identifikatzeko datuak, IPa, eta trafikoari eta nabigazioari buruzko datuak, trafikoari lotutako kokapen-datuak barne. Datu horiek zerbitzua emateko, sareak eta interkonexioak kudeatzeko eta gorabeherak atzeman, kudeatu eta konpontzeko beharrezkoak diren neurrian tratatuko dira.

    Beste operadore batetik edo beste operadore batera aldatzea eskatuz gero, gainera, jakinarazten dizugu zure identifikazio-datuak tratatu ahal izango direla. Kasu horretan, beharrezkoa izango da operadore emaileak hartzaileari datu horiek ematea, eragiketa hori egiteko. Operadoreen artean trukatutako datuak gai horretan eskumena duten administrazio publikoek onetsitako eramangarritasun-zehaztapen teknikoetan une bakoitzean aurreikusitakoak izango dira.

    Datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza, eta eramangarritasunaren kasuan, kontratua sinatu aurreko neurriak hartzean. Kontratua indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izango da, kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, baldin eta erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira. Gainera, trafikoari eta lokalizazioari buruzko zenbait datu ere gorde egingo dira, komunikazio elektronikoei eta komunikazio-sare publikoei buruzko datuen kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera aurreikusitako epeetan.

    Kaudimena egiaztatzea

    Jakinarazten dizugu ezen, kontratatu aurretik, kreditu-informazioko sistema komunetan (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Experian edo Equifax) kontsultatuko dugula zure kaudimena, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aurreikusitakoaren arabera. Zure kontratazio-eskaeraren azterketako esparruan, beste elementu bat da hori, eta, horrekin batera, beste aldagai batzuk ere hartuko ditugu kontuan, hala nola sektorea, ea zorrik duzun gure taldeko beste enpresaren batekin edo iruzur-arriskua. Analisia negatiboa bada, gerta daiteke zure kontratazio-eskaera atzera botatzea, eta zuk, gero, zure kasua eskuz azter dadin eskatzeko eskubidea izango duzu. PEPEPHONE k kontratazio berriaren bideragarritasuna ebaluatzeko eta ez ordaintzeko arriskua murrizteko duen interes legitimoaren arabera egiten dugu datuen tratamendu hori. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    Analisiaren emaitza (gai/ez gai gisa gordea), hiru hilabetez gordeko da, analisia egin zen egunetik zenbatzen hasita.

    Zorraren ez-ordaintzearen datuak kaudimenari buruzko fitxategi komunetara jakinaraztea

    Zure betebehar ekonomikoei garaiz erantzun ezean eta horren ondoriozko zorra egiazkoa, mugaeguneratua eta galdagarria bada, indarrean den legeriaren babesean PEPEPHONEri dagokion interes legitimoa oinarri harturik, zure identifikazio-datuak eta ordaintzeko dagoen zorrari buruzko datuak kreditu-informazioko sistema komunen ardura duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Equifax, gertaera judizialen fitxategia, etab.), indarrean diren kreditu-informazioko sistemei buruzko xedapenekin bat etorriz. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    c) Informazioa egiaztatzea

    Kontratazioaren esparruan ematen dituzun datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izango du PEPEPHONEk, iruzurra eta identitate-ordezteak saihesteko. Horretarako, informazio hau tratatu ahal izango dugu: identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, gailuaren datuak, datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (ordainketa-datuak), saltokiari buruzko informazioa edo kontratazioari, trafikoari edo nabigazioari buruzkoa. Halaber, emandako informazioa egiaztatu ahal izango dugu kontsultak eginez, hala nola Zerga Administrazioko Estatu Agentziari edo banketxeei.

    Tratamendu horretarako, bere Bezeroa eta konpainia bera kontratazioko iruzurretik babestea da PEPEPHONEren legitimazio-oinarria. Alde horretatik, egin beharreko egiaztapenetarako ezinbestean behar diren datuak soilik tratatuko ditu PEPEPHONEk, eta iruzurra eragozteko beharrezkoa denean soilik.

    Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    d) Iruzurra prebenitzea

    Jakinarazten dizugu PEPEPHONE Hunter sistemara atxikia dagoela. Xfera Móvilesek, sistema horrekin dituen konpromisoak betez, IRUZURRAREN AURKAKO ENPRESEN ESPAINIAKO ELKARTEAren titulartasunekoa den fitxategi batean sartuko ditu bere bezeroen datuak.

    Datuak konparatu egingo dira eskaeretan iruzurra prebenitzeko Hunter Sisteman agertzen diren telefonia-zerbitzuen eskaeren gaineko beste datu batzuekin, soilik zerbitzua onartzeko prozesuaren barruan iruzurra izan daitekeen informaziorik dagoen detektatzeko. Datu oker, irregular edo osatugabeak atzematen badira, zure eskabidea zehatzago aztertuko da; datu horiek halakotzat sartuko dira fitxategian, eta lehen aipatutako helburuetarako kontsultatu ahal izango dituzte Hunter Sistemari atxikitako entitateek eta honako sektore hauetakoek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa-baliabideak, telekomunikazioak, rentinga, aseguratzaileak, zorren erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornikuntza, aldian behingo fakturazioa eta ordainketa geroratua.

    Hunter Sistemari atxikitako erakundeen zerrenda Iruzurraren aurkako Enpresen Espainiako Elkartearen webgunean egongo da eskuragarri: www.asociacioncontraelfraude.org .

    Zure datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, datuen tratamenduari aurka egiteko, datuen eramangarritasunerako eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakezu Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako Elkartearen aurrean, helbide honetara idatziz: 2054 posta-kutxa, 28002, MADRIL. Eskabide bat izenpetuta bidali beharko da helbide horretara, identifikazio-agiriaren fotokopia batekin batera.

    PEPEPHONEk sistema horri datuak helarazteko garaian, PEPEPHONEk eta bezeroak iruzurra eragozteko duten interes legitimoa hartzen da kontuan. Alde horretatik, iruzurra eragozteko beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko PEPEPHONEk.

    Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    e) Tarifarik onenei buruzko informazioa

    Gure printzipioei jarraikiz, PEPEPHONEk ez ditu bere bezeroen datuak tratatuko dei komertzialak egiteko, eta ez die komunikazio elektronikorik bidaliko helburu komertzialekin. Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 67.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, behartuta gaude gure bezeroei gure tarifarik onenei buruzko informazioa ematera urtean behin gutxienez. Horretarako, gure ohiko komunikazio-bideak erabiliko ditugu, posta elektronikoa barne.

    Jakinarazpen hori Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako legezko betebeharraren arabera egingo da. Betebehar horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@masmovil.com helbidean.

    Zure datuak helburu horrekin tratatuko ditugu PEPEPHONEren bezeroa zaren bitartean.

    f) Ahalmena duten eragileekiko lankidetza

    Jakinarazten dizugu ezen, indarrean dagoen legeriaren arabera, zure telekomunikazio-zerbitzuari buruzko zenbait datu gordetzeko eta honako hauei jakinarazteko betebeharra dugula: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, beren funtzioak bete behar dituzten epaitegi eta auzitegiak, Ministerio Fiskala eta arlo horretan eskumena duten beste agintari batzuk. Helburu horrekin tratatuko diren datu-kategoriak identifikazio-, harreman- eta trafiko-datuak izango dira, PEPEPHONErekin duzun kontratu-harremanaren barruan edo gure zerbitzuak ematean bildutakoak edo sortutakoak. Horrez gain, gure zerbitzuaren bidez egindako komunikazioei buruzko informazioa ere tratatuko da, hala nola egindako eta jasotako deiei buruzko informazioa, IP helbideak edo kokapen-datuak. Tratamendu honen legitimazio-oinarria legezko betebeharrak betetzea da. Xede horrekin tratatutako datuak linea aktibo dagoen bitartean tratatuko dira, eta, ondoren, legez aurreikusitako epean; gaur egun, urtebetekoa da epe hori.

    g) Abonatuak kudeatzeko sistema

    CNMCren 1/2013 eta 5/2014 zirkularretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ezen, telekomunikazio-operadore garen aldetik, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak, kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioa eta, batzuetan, kokapenari buruzkoa jakinarazi behar dizkiogula CNMCren Abonatuen Datuak Kudeatzeko Sistemari, legezko betebehar baten arabera. Adibidez, betebehar hori dela eta, informazioa ematen diegu larrialdi-zerbitzuei.

    Sistema honen bidez eta aipatutako zirkularren arabera arautzen dira abonatuen gidak eta kontsulta-zerbitzuak ere. Abonatuaren datuak abonatuen gidetan edo kontsulta-zerbitzuetan agertzeko eta datu horiek merkataritzarako edo publizitaterako erabiltzeko, interesdunaren adostasuna beharko da. Interesatuak abonatuen gidetan agertzea eska dezake, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez.

    10.2.2 Jakinarazten dizugu ezen Pepephonek, bere zerbitzuak hobetzeko eta bezero-zorroa fidelizatzeko interes legitimoan oinarrituta, Bezeroak gurekin kontratatuak dituen zerbitzuak nola erabiltzen dituen azter dezakeela Kontratuaren indarraldian eta Kontratua bukatu eta 18 hilabeteko epean, batik bat hiru helbururekin:  Oro har bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua, eskaintza eta arreta hobetzea (esate baterako, tarifa berriak garatzea, itxarote-denborak murriztea bezero-arretan, deiak eraginkortasunez bideratzea bezero-arretako zerbitzura, etab.)  Oro har gure zerbitzuekin erlazionatutako gorabeherak, hobetzeko alderdiak eta beharrak detektatzea (esate baterako, antenekiko arazoak, estaldura- edo sare-arazoak, hornikuntza-arazoak, iruzurrezko trafiko irregularra eta gorabeheren arreta hobetzea)  Abandonu-joeraren ereduak eta beste eredu estatistiko batzuk lantzea.

    Helburu horietarako, datu seudonimizatuak eta Bezeroak bere eskura jartzen ditugun zerbitzuez egiten duen erabilerari buruzko informazioa erabiltzen dugu; halako zerbitzutzat jotzen dira telekomunikazio-zerbitzua (barne direla kontratu-harremanaren kudeaketa egokia, fakturazioa eta ordainketak eta telekomunikazio-zerbitzuaren eta sarearen kalitatea), kontsulta-zerbitzuak (besteak beste, aplikazioa eta bezeroaren arretako zerbitzua), kalitate horien zerbitzua eta gorabeherak konpontzea. Adibidez, datu hauek erabil daitezke: egindako dei-mota eta -kopurua, roamingik baden, ordutegiak, nabigazio-bolumena, trafiko handiagoa edo txikiagoa duten eremuan, fakturaren edo kargaren batez besteko zenbatekoak, gorabeherak, gorabehera-mota, bezero-arretako itxaronaldia, jasotako arreta-mota, gorabeherak konpontzeko denbora, dei hutseginen saiakerak, aplikazioa erabiltzen den edo ez, etab.

    Kasu horietan, bezeroaren datuen babeserako eskubidearen inpaktua ahalik eta txikiena izateko neurri egokiak hartuko ditu PEPEPHONEk. Adibidez, PEPEPHONEk xedea betetzeko behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditu tratatuko. Bezeroak uko egin diezaioke bere datuak helburu horretarako erabiltzeari; horretarako, helbide honetara idatzi behar du: dpo@masmovil.com.

    10.3. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

    Indarrean dagoen legeria betetzeko edo zerbitzua emateko, PEPEPHONEk nahitaez jakinarazi behar dizkie datu pertsonalak hainbat erakunde edo hirugarreni. Hona hemen xehetasun gehiago:

    JASOTZAILEADATU-KATEGORIAKLEGITIMAZIO-OINARRIA
    Beste operadore batzukIdentifikazio-, kontaktu- eta trafiko-datuakKontratu-harremanaren garapena, mantentzea eta kontrola (deiak desbideratzea, interkonexioa, eramangarritasun-prozesuen kudeaketa, STA-kudeaketa).
    Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC)Larrialdi-zerbitzuak eta ahalmena duten eragileak (hala nola segurtasun-indar eta -kidegoak) – Identifikazio-, kontaktu- eta kokapen-datuak. // Abonatu-gidak – Identifikazio- eta kontaktu-datuak // Abonatu-giden informazioa helburu komertzialetarako erabiltzea – identifikazioko eta harremanetarako datuakLegezko betebeharra // Baimena // Baimena
    Ahalmena duten eragileak (hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak)Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoak, hala nola identifikazio, kontaktu, kokapen eta trafikoko datuakLegezko betebeharra
    Administrazio publikoak, hala nola kontsumoaren arloko agintariak, Datuak Babesteko Espainiako AgentziaKasu bakoitzean eskatzen direnak. Normalean, identifikazio, kontaktu eta fakturazioko datuakLegezko betebeharra
    Ondare-kaudimenari buruzko fitxategi komunen titularrakIdentifikazio-datuak eta ordaindu gabeko zorraInteres legitimoa
    Taldeko beste enpresa batzukIdentifikazio-datuak, harremanetarako datuak, // PEPEPHONErekin kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioaBaimena. Informazio gehiago: pribatutasun-politika.

    10.4. Nazioarteko transferentziak

    PEPEPHONEk ez du asmorik bezeroei buruzko datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiteko, oro har; hala ere, baliteke Europako Esparru Ekonomikotik kanpo bezeroen datuak tratatu behar dituen hornitzaileren bat izatea —adibidez, zerbitzu teknikoren bat edo euskarri-zerbitzuren bat—, eta kontratua haren lehen eta bigarren helburuetan aurreikusitako baldintzetan gauzatu behar izatea. Kasu horietan, PEPEPHONEk ziurtatzen du berme egokiak dituela. Haiei buruzko informazioa dpo@masmovil.com helbidean lor daiteke. Berme horiek lortzeko, Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak sinatzen dira egoera horretan dauden hornitzaileekin, edo Arau Korporatibo lotesleak, kasuan kasu. Berme horiei buruzko kopia edo informazioa lortu nahi baduzu, dpo@masmovil.com helbidera idatz dezakezu.

    10.5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

    Oro har, kontrataziotik eratorritako datuak bezeroarekiko kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira. Ondoren, blokeatu egingo dira, eta polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik jarriko dira, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak iraungi arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izaten da, kontratua amaitzen denetik, baldin eta nolabaiteko erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira datuak.

    Hala ere, datuen kategoria eta helburu batzuetarako, datuak gordetzeko beste epe batzuk aplikatzen dira. “10.2 Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?” atalean zerrendatzen diren helburuetan ikus ditzakezu kontserbazio-epe guztiak.

    Nolanahi ere, kontratu-harremana bukatzean, faktura aurkaratzeko ekintzen ondorioz edo fakturen kobrantza lortzera bideratutako ekintzen ondorioz auzirik badago, auziak izapidetzen diren bitartean gorde ahal izango dira, behin betiko ebazpena ematen ez den bitartean (une horretan blokeatu egingo dira, eta, ondorioz, ezabatu), baina froga-helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

    10.6. Zein dira zure eskubideak?

    Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:  Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakiteko eskubidea.  Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eska dezakezu, okerrak izateagatik edo egiazkoak ez izateagatik.  Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.  Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.  Datuak ezerezteko eskubidea: Zure datuak ezerezteko eska dezakezu tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.  Datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.  Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, eskaera 10 eguneko epean prozesatuta.

    Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid). helbidera edo atencion.lopd@pepephone.com helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula.

    Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean zure eskubideak gauzatzeko lagungarriak izango zaizkizun eredu batzuk dituzu. Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@masmovil.com.

    11. BEZERO-ARRETA

    11.1. Bezeroak zerbitzuari eta edozein gorabeherari buruzko informazioa jaso ahal izango du, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez, 1706 telefonoan (Pepephoneren saretik zein beste operadore baten saretik). Posta bidez ere jo ahal izango du helbide honetara: Pepemobile, S.L., Atención al Cliente, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón (Madrid). Bai eta helbide elektroniko honetara ere: pepephone@pepephone.com.

    11.2. Zerbitzua emateari buruzko erreklamazioak aurkezteko, bezeroak Pepephonera jo beharko du, aurreko paragrafoan aurreikusitako edozein bide erabiliz, hilabeteko epean, erreklamazioa eragin duen gertaeraren berri duenetik zenbatzen hasita. Erreklamazioa jasotzean, Pepephonek haren erreferentzia-zenbakia emango dio bezeroari, eta, hala eskatuz gero, hura aurkeztu izana eta haren edukia egiaztatzen duen dokumentu bat.

    11.3. Erreklamazioa aurkeztu ondoren, bezeroak ez badu jaso Pepephoneren erantzun egokirik hilabeteko epean, Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako Estatu Idazkaritzan aurkeztu ahal izango du erreklamazioa, aplikatzekoa den araudian aurreikusitako baldintzetan. Horrek guztiak ez du eragotziko bezeroak bide judizialera jotzeko duen eskubidea.

    12. KONTRATUA ALDATZEA

    12.1. Bezeroak konpromisoa hartzen du kontratuaren datuetan gertatzen den edozein aldaketa Pepephoneri jakinarazteko, bereziki fakturazio-helbideari eta ordainketak helbideratzeko banku-kontuari buruzko datuetan gertatzen direnak, datu horiek funtsezkoak baitira kontratu honetatik eratorritako betebeharrak behar bezala betetzeko.

    12.2. Pepephonek, bezeroari hilabete lehenago jakinarazita, kontratu hau aldatu ahal izango du, edukia legearen, teknologiaren edo telefonia-merkatuaren egoera berrietara egokitzeko. Proposatutako aldaketarekin ados ez badago, bezeroak Pepephoneri jakinarazi ahal izango dio kontratua suntsiarazi nahi duela.

    13. BERME-GORDAILUAK

    Kontratu honen ondorioz sortutako betebeharrak beteko direla bermatzeko, honako hauek egin ahal izango ditu PEPEPHONEk:  Bezeroari berme bat eratzeko eskatu, ordaindu gabeko gordailu bidez, eskudirutan edo banku-abal bidez.  Bezeroari kreditu-muga bat esleitu.

    Neurri horiek hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira: a) PEPEPHONErekin formalizatutako edozein kontratutan bezeroak ordaindu gabeko kopuruak egotea; b) Behin eta berriro atzeratzea fakturak ordaintzean; c) Indarrean dagoen legediaren arabera, ez egiaztatzea kontratu honen ondorioz bezeroari dagozkion betebeharrei erantzuteko behar besteko kaudimena; d) PEPEPHONEk finkatutako kreditu-muga gainditzea.

    Eskatutako bermea eratzen ez bada, PEPEPHONEk ahalmena izango du bezeroari zerbitzuan alta emateko eskaera ezesteko, konexioak murrizteko, kontratua eteteko eta/edo suntsiarazteko eta behin betiko eteteko.  Zorrak ordaintzeko izanda Bezeroak eskatzen badu kontratua eteteko edo titularra aldatzeko, zorretan dagoen zenbateko osoari dagokion bermea bereganatu ahal izango du PEPEPHONEk, eta gainerakoa Bezeroaren esku geratuko da.

    14. KONTRATUA AZKENTZEA ETA LAGATZEA

    14.1. Kontratuak azkentzeko arrazoi orokorrengatik eta, zehazki, honako hauengatik azkenduko da kontratu hau:  Bezeroak edozein unetan hala erabakitzen badu, Pepephoneri jakinarazi behar dio ondorioak izan baino gutxienez 2 egun baliodun lehenago.  Pepephonek hala erabakitzen badu, kasu hauetan: (I) bezeroak zerbitzua kontratu honetan jasotakoaren kontrako moduan erabiltzen badu; edo (II) bezeroa zerbitzuaren ordaintzen 3 hilabete baino gehiago berandutzen bada, edo kontratua aldi baterako bi aldiz eteten bada, ordaintzen berandutzeagatik.

    14.2. Kontratu hau azkentzeak ez du inola ere bezeroa salbuetsiko zerbitzua erabiltzeagatik Pepephoneren aurrean dituen ordainketa-betebeharretatik.

    14.3. Pepephonek bere enpresa-talde bereko beste enpresa bati eskualdatu ahal izango dizkio kontratu honetan jasotako eskubideak eta betebeharrak, bezeroari hilabete (1) lehenago jakinarazita. Bezeroa ados ez badago, kontratua suntsiarazi ahal izango du, 14.1 apartatuan aurreikusitakoari jarraituz.

    15. APLIKA DAITEKEEN LEGEDIA ETA ERREGIMENA

    Kontratu honek eta Espainiako legeriak arautzen dute bezeroaren eta Pepephoneren arteko harreman juridikoa.

    16. INTERNETERAKO KONEXIOEN ETA ABIADUREN TAULA

    Pepephoneren Interneteko sarbidearen abiadura

    17. ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

    Urrutitik kontratatzen bada, erabiltzaileak atzera egiteko eskubidea erabili ahal izango du. Erabiltzaileak PEPEPHONEri jakinarazi ahal izango dio erabakia, eta adierazi eskaeran atzera egin nahi duela, posta elektronikoz ( clientes@pepephone.com ), posta arruntez (PEPEPHONE, Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón, Madrid) edo 1706 zenbakira deituz (doan). . Jarraian datorren formularioa erabil dezake erabiltzaileak atzera egiteko, baina ez da nahitaezkoa. Atzera egiteko epea betetzeko, nahikoa da bezeroak eskubide hori baliatzeari buruzko jakinarazpena epea bukatu aurretik bidaltzea.

    ATZERA EGITEAREN ONDORIOAK: Erabiltzaileak atzera eginez gero, PEPEPHONEk erabiltzaileak jasotako ordainketa guztiak itzuliko ditu, bidegabeko atzerapenik gabe, eta, kasu guztietan, PEPEPHONEri kontratu honetan atzera egiteko erabakia jakinarazten zaion egunetik 14 egun natural igaro baino lehen. Hasierako transakzioa egiteko erabili zuen ordainketa-modu bera erabiliz itzuliko du PEPEPHONEk dirua.

    Atzera eginez gero, PEPEPHONEk eskubidea izango du modu proportzionalean eta atzera egin arte kobratzeko tarifa bakoitzaren Baldintza Orokorretan eta Partikularretan aurreikusita dauden kuotak.

    Deskargatu hemen atzera egiteko formularioa.

  2. ZERBITZU BATERATUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    2.1. XEDEA

    Baldintza partikular hauen helburua da zerbitzu bateratuari aplikatu beharreko baldintzak ezartzea. Honetan datza zerbitzu bateratua: Pepephonek merkaturatzen dituen telefonia eta banda zabal mugikorreko zerbitzuak (aurrerantzean, mugikor-zerbitzua) eta Internet en Casa zerbitzua batera kontratatzea. Zerbitzu horietako bakoitza ematea dagozkion baldintza orokorrek arautuko dute, eta, osagarri gisa, baldintza partikular hauetan jasotakoak.

    2.2. IRAUPEN-KONPROMISOA

    Zerbitzu bateratua kontratatzeak ez dakarkio berekin inolako iraupen-konpromisorik bezeroari. Ondorio horietarako, zerbitzu bateratuaren modalitate batetik hileko prezio txikiagoa duen beste batera aldatzea kontsumo-konpromiso txikiagoa duen prezio-plan baterako aldaketatzat joko da iraupen-konpromiso horien ondorioetarako.

    2.3. PREZIOA ETA FAKTURAZIOA

    Zerbitzu bateratuan sartutako zerbitzu guztien kontraprestazio gisa, kontratatutako modalitate zehatzari aplikatu beharreko zenbatekoa ordaindu beharko du bezeroak. Zerbitzua kontratatzean, aplikatu beharreko prezioei buruzko informazio guztia ematen zaio bezeroari. Kontratatutako pakete bateratuaren prezioa mantenduko da konbergentzia horretako produktuak titular beraren izenean batera helbideratuta dauden bitartean. Kontratatutako modalitate zehatzean sartzen diren dei-bonuak edo datu-frankiziak gainditu ondoren, bezeroari emandako prezioen informazioan adierazitako zenbatekoak aplikatuko dira. Bezeroak zerbitzu bateratuan sartutako zerbitzu guztiak biltzen dituen faktura bat jasoko du hilero, Internet en Casa zerbitzuaren baldintza orokorretan eta mugikor-zerbitzuaren baldintza orokorretan aurreikusitako moduan, eta bezeroak horretarako emandako kontu-korrontean zordunduko da horren zenbatekoa.

    2.4. ZERBITZU BATERATUAN BAJA EMATEA

    Honako kasu hauetan emango da baja zerbitzu bateratuan: • Baja emateko eskatzen bada edo behin betiko eteten bada zerbitzu bateratua osatzen duten bi zerbitzuetako bat (Internet en Casa zerbitzua edo mugikor-zerbitzua). • Titularra aldatzen bada Internetera sartzeko zerbitzu finkoan edo mugikor-zerbitzuan. Zerbitzu bateratuan sartutako mugikor-zerbitzuaren baja gertatzen bada eta bezeroak Internet en Casa zerbitzuari eutsi nahi badio, mugikor-zerbitzuan baja eman den hilabete naturala amaitu baino lehen jakinarazi ahal izango dio Pepephoneri mugikor-zerbitzuaren zer tarifa hautatu nahi duen (Pepephonek une horretan merkatuan dituen aukeren artean). Epe horretan bezeroak besterik adierazten ez badu, zerbitzu bateratuaren alderdi finkoaren antzekoena den tarifa aplikatuko zaio Internet en Casa zerbitzuari. Zerbitzu bateratuan sartutako Internet en Casa zerbitzuaren baja edo ezeztapena gertatzen bada eta bezeroak mugikor-zerbitzuari eutsi nahi badio, Internet en Casa zerbitzuan baja eman edo hura ezeztatu den hilabete naturala amaitu baino lehen jakinarazi beharko dio Pepephoneri mugikor-zerbitzuaren zer tarifa hautatu nahi duen (Pepephonek une horretan merkatuan dituen aukeren artean). Epe horretan bezeroak tarifarik aukeratzen ez badu, zerbitzu bateratuaren alderdi mugikorraren antzekoena den tarifa aplikatuko zaio mugikor-zerbitzuari.

  3. TELÉFONO FIJO A LO PEPE ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK

    Igo

    Baldintza partikular hauek arautuko dituzte bezeroaren (“bezeroa”) eta PEPEMOBILE SLren (“PEPEPHONE”; IFKa: B-85033470, Helbidea: Paseo Del Club Deportivo 1 - Parque Empresarial La Finca, Edificio 8. 28223 Pozuelo De Alarcón, Madrid) arteko harremanak Teléfono fijo a lo Pepe zerbitzua emateari dagokion guztian, zeina zenbaki geografikoa duen mugikor-zerbitzuan (aurrerantzean, “zerbitzua”) baitatza.

    Baldintza partikular hauek Pepephoneren Baldintza Orokorrak eta Telefonia Mugikorreko Zerbitzuaren Baldintza Partikularrak osatzen dituzte, eta haien gainetik egongo dira bien artean desadostasunik baldin badago.

    1.- El Servicio permite la recepción de las llamadas telefónicas realizadas por terceros con destino al número geográfico del Cliente – bien portado por el cliente a PEPEPHONE, Zerbitzuari lotutako linea finkoari automatikoki esleituko dio PEPEPHONEk mugikor-zenbaki bat, praktikotasunagatik, eta Bezeroak ezingo du zenbaki hori hautatu.

    2.- Zerbitzua estatu barruan bakarrik erabili ahal izango da, eta ezin izango da ibiltaritzarik (roamingik) egin atzerrian.

    3.- Zure zerbitzua ahots-zerbitzua baino ez da, eta ez du datu-zerbitzurik; beraz, ezingo da inola ere Interneten nabigatu, ez eta Internet bidez datu-transmisioa dakarren aplikaziorik erabili ere.

    4.- Bezeroak ezin izango du zerbitzuari lotutako datu-bonurik erosi.

    5.- Zerbitzua ez dago erabilgarri beste operadore batetik eramangarritasuna egitea dakarten mugikor-zenbakien kontratazioetarako; bai, ordea, beste operadore batetik eramangarritasuna egitea dakarten zenbaki geografikoen kontratazioetarako.

    6.- Linea finkoa Zerbitzuari bakarrik lotuko zaio, eta oinarrizko ahots-zerbitzua bakarrik izango da. Horrek esan nahi du eramangarritasuna egin aurretik Bezeroak linea finkoari lotuta zituen beste zerbitzu guztiak (ADSL zerbitzuak, telebista, faxa, alarmak, datafonoak, etab.) bertan behera geratuko direla. Kontratazioa egitean Bezeroaren zuntz-zerbitzua edo ADSLa dagoen tokia hartuko da linearen kokapen finkotzat. Bezeroak zuntz-zerbitzurik edo ADSLrik ez badu, kontratatzeko unean telefono finkorako helbide bat eskatuko zaio.

    7.- Deiak: i. Zerbitzuari lotutako zenbaki finkoetarako nahiz mugikorretarako deiak dagokion mugikor-zenbakian jasoko dira. ii. Irteerako deiak, kasu guztietan, zerbitzuari lotutako mugikor-zenbakitik egingo dira; beraz, zerbitzuari lotutako mugikor-zenbakia agertuko da Bezeroak hirugarrenei egindako deien identifikazioan, dei-egile gisa, eta linearen informazioan.

    8.- Zerbitzua bateragarria da ahots-ontzi bidezko telelaguntzarekin.

    9.- Bezeroak badaki eta onartzen du zerbitzuan edo kontratatutako tarifan aldaketaren bat eginez gero edo zerbitzuari lotutako zenbakiren bat beste operadore batera eramanez gero zerbitzuan baja emango zaiola automatikoki. Bezeroak badaki edozein arrazoirengatik zerbitzuan baja emanez gero galdu egingo dituela zerbitzuari lotutako zenbaki geografikoa eta mugikor-zenbakia, salbu eta baja eman eta 30 egun naturaleko epean bietako bat beste operadore batera eramateko eskatzen ez badu.

    10.- Gidak: Bezeroak zenbaki geografikoa telefono-gidetan sartzeko eskatu ahal izango du; horretarako, PEPEPHONEren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarriko da.

    11.- PEPEPHONEk emango dio bezeroari ahots-ontzia, eta, baja emanez gero, itzuli egin beharko du. Zerbitzuan baja eman eta bi hilabeteko epean itzultzen ez badu, bezeroak ordaindu beharko du dagokion zenbatekoa (75 €).

    12.- Teléfono fijo a lo Pepe zerbitzuaren baja gertatzen bada eta bezeroak zerbitzuari lotutako zuntz- eta mugikor-zerbitzuren bati eutsi nahi badio, tarifa hau aplikatuko da: zerbitzua bereizita kontratatzeko kontratuan jasotakoa, edo PEPEPHONEren zorroan dagoen antzekoena, halakorik ez badago jada.

    KATALANEZKO BALDINTZAK DESKARGATU HEMEN

2023ko abuztutik daude indarrean baldintzok.